top of page

Odon de Apraiz Ikastola 

Odon de Apraiz Ikastola Zaramaga auzoan, Behenafarroa kalean kokatutako ikastola publikoa da.

Ikastola 1985eko urriaren 25ean eraiki zen. Urtebete lehenago hil zen Odon de Apraiz euskaltzale eta irakasle gasteiztar ezagunaren omenez jarri zitzaion izena ikastetxeari. Gaur egun, Jaurlaritzaren sare publikoan badago ere, ikastetxe hau sortzez, Arabako Foru Aldundiaren Euskara zerbitzupean hasi zen. Garai hartan martxan jarri ziren beste ikastola bezala, ikastetxe hau, neurri handi batean guraso euskaltzaleen presioari esker sortu zen. 

Odon de Apraiz ikastola gurasoz, ikaslez  eta langilez osatutako herri-onurako hezkuntza-komunitate euskaldun bat bezala definitzen da, haien helburua inguruan kalitatezko euskal hezkuntza eskaintzea da, irakaskuntzarako proiektu berritzaileak oin hartzea izanda.

Hezkuntza-erakunde euskalduna eta eraginkorra izan nahi dute, proiektu sendoa eta eguneratua duena, eta gure hezkuntza-proiektuarekin bat egiten duten erakunde, talde eta gizarte-eragileekin lan egiten duena. 

Ikastolako ikasleek bertan egiten dituzte Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasketak.  Ziklo hauek bukatuta, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, D.B.H.ko, ikastetxe batera pasatzen dira. Bigarren Hezkuntzako zikloa egiteko ikasleen erreferentzi zentroa Koldo Mitxelena da, ikastolaren ondo-ondoan dagoena.  

Odon de Apraiz D ereduko ikastetxe bat da. Ikasleak, 2 urteekin murgiltze plan bat jarraituz hasten dira euskara ikasten. Hasiera batetik hitz egiten zaie euskaraz, jokoen bidez, abestien bidez, hots, forma ludiko batean ikasten joaten dira. Ezinbestekoa denean baino ez zaie erdaraz hitz egiten. Helburua hau da: Haur Hezkuntza amaitzerakoan, ulermen eta mintzamen maila nahikoa izatea ikaskuntzairakaskuntza prozesua euskaraz egin ahal izateko. Hasiera Zikloko irakurketa-idazketa euskaraz egiten dute, eta gaztelania beste arlo bat bezala lantzen da. 

© 2023 por NÓMADA EN EL CAMINO. Creado con Wix.com

  • b-facebook
  • Twitter Round
  • Instagram Black Round
bottom of page