








Z
A
R
A
M
A
G
A
Zaramagako auzoaren historia pixka bat:
Auzoaren garapena 1950eko hamarkada eta 1960ko hamarkaden artean egin zen eta industrian lan egiteko etortzen ziren etorkinei begira proiektatu zen, Obra Sindical del Hogar erakundeak sustatutako Plan Partziala jarraituz.
Langile izaera hori, gune industrial nagusietatik hurbil egoteagatik indartu zen, Michelin, Forjas Alavesas eta Sidenor bezalako enpresak besteak beste. Auzo berri hartako etxebizitza gehienak Gasteizko aurrezki kutxak eraiki zituen. Zaramaga auzoko etxebizitzen gehiengoa adreiluzkoak dira, hau langile auzoa ezaugarritzen duen xehetasun bat da.
Zaramaga auzoa beste autonomi erkidegotik etorritako inmigrateei esker sortu zen. Vitoria-Gasteizera etortzen ziren hemengo industria eferbeszentearen bila.
1976KO MARTXOAREN 3KO SARRASKIA
1976ko martxoaren 3an, trantsizioko gertakaririk odoltsuenetako bat gertatu zen auzoan: Gasteizko martxoaren 3ko sarraskia. Gasteizen langile mugimendu indartsua antolatzen ari zen, herritarren eskubideak zapaltzen zituzten diktaduraren eta enpresaburu diruzaleen aurka. Zaramagako San Frantzisko Asiskoa elizan bilduta zeuden langile eta ikasleak indarrez aterarazi zituzten poliziek, eta atera ahala bi mila tiro baino gehiago egin zizkieten: 5 lagun hil eta 150 zauritu zituzten, balaz.







