top of page

Z

A

R

A

M

A

G

A

AUZOTIK MUNDURA

EMAKUMEOK ERE GARRANTZIA DUGU HISTORIAN

Gure proiektuari hasiera emateko Gasteizeko auzo bat aukeratu behar izan genuen, gure kasuan Zaramaga auzoa izan zen. Nahiz eta auzo hau gutxi ezagutu, kulturaniztasun handia dagoela nabaria da, beraz, espazio egokia zelakoan hau gehiago ezaguzera animatu ginen. Baita bertako eskola aurretik ezaguna zenez guretzat, eta horrekin batera auzoa eta eskola batera lantzeko aukera ikusi genuenez aproposa iruditu zitzaigun Zaramaga auzoa aukeratzea.

Horretarako honako pauso hauek burutu ditugu:

1. AUZOAREKIN LEHENGO HURBILKETA: KALERA!

•Helburu zehatzik gabe: lan metodoa aldatu behar izan genuen, planifikazioa hobetu

2. LEHENENGO MAILAKO ITURRIAK

•Informazioa bildu eta ulertu (estatistikak, datu ofizialak): Gazteizko Udaletxeko txosten demografikoan, prentsan, auzokideak ezagutzen (elkarrizketak)…

3. ERREALITATERA HURBILDU:

•Arlo sozialeko profesionalekin hitz egiten: Iparralde gizarte etxeko lankideekin

4. AUZOKO ESPARRU PUBLIKOAK AZTERTU:

•Eskolak: Odon de Apraiz

•Osasun zentroa

•Kirol / aisi taldeak

5. ZARAMAGA GERTUTIK EZAGUTZEN: modu informalean (Ostiralero antolatzen duten pintxo-pote “famatua” biziz)

6. AUZOKO JENDEA EZAGUTU: Dendak, tabernak…

7. ESKUHARTZEA AURRERA ERAMAN:

   -Diseinatu:

Auzoaren gabeziak ikusita eta eskolan emakumeari ematen zaion garrantzia kontuan hertuta, biak batzea erabaki genuen.

   -Prestatu:

Eskola aurretik ezagutuz, haiekin kontaktuan ipini eta gure proposamena plazaratu genien. Eskola momentu oro prest egon zen gure proiektua aurrera eramateko. 

   -Egin:

Gure priektua 2 zati izan zituen: alde batetik Odon de Apraiz eskolako 6.mailako ikasleekin emakume artistak, aktibistak eta zientzialariak landu genituen modu dinamiko eta aktibo batean. Bestetik, hurrengo egunean, martxoak 23, eskolako patioan egindako lanak ikasle guztiei, familia guztiei eta auzo guztira zabaldu genuen. Hau, txoko batzuetan antolatuta gauzatu zen. 

   -Baloratu:

Eskuhartzearen lehenengo zatia oso ondo atera zen, gure espektatiba guztiak bete egin zirelako. Baina, jaialdian berriz, guk esperotako partaidetza ez zen guztiz bete, behintzat gurasoen partetik.

© 2023 por NÓMADA EN EL CAMINO. Creado con Wix.com

  • b-facebook
  • Twitter Round
  • Instagram Black Round
bottom of page